EslaBa: herriari bizitza berria ematen ari zaion gazte-elkartea

2024az geroztik, Pueblos VIVID Herriak sareak EslaBari lagundu dio gazteen parte-hartzea sustatzeko helburuan. Udalarekin egindako hainbat bilera eta lan-saioen bidez, gero eta dinamika parte-hartzaileagoa sortzen joan zen, harik eta gazte talde batek aurrerapauso bat eman eta bere elkartea sortzea erabaki zuen arte: El Caldico. Elkarteak herriko 20 gazte baino gehiago aktiboki biltzea lortu du.

2026an, elkarteak bere jarduera sendotu du. Udal igerilekuetako tabernaren kudeaketa bere gain hartu du, urtean zehar aisialdiko hainbat jarduera antolatu ditu eta, Pueblos VIVID Herriak sareko VIVID Local deialdiari esker, El Pozico berreskuratzea sustatu du, herriko natura-inguruneko leku enblematiko bat. Espazioaren zaharberritzea herritar guztiei irekitako inaugurazio- eta ospakizun-jardunaldi batekin amaitu zen.

Gaur egun, El Caldico Eslabako gizarte-bizitzarako funtsezko eragile bihurtu da. Bere jarduerak herria dinamizatu du udan zein urteko gainerako hilabeteetan, eta erakutsi du gazteek antolatzeko eta parte hartzeko espazioak aurkitzen dituztenean, herri baten etorkizuneko eragile nagusietako bat bihur daitezkeela..