Dagoeneko 10 herri parte-hartzaileak ditugu
Uztailaren 23an lehen sare ekitaldia burutu da
Pueblos VIVID Herriak Nafarroako landa-udalerrietan despopulazioaren aurkako borroka bultzatzeko proiektua da.
Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendaritza nagusiaren laguntza eta finantzaketarekin Fundación Empleak bultzatutako programa.
Helburuak, konpromezuak eta onurak
Proiektuak zeharkako bost ildo ditu, programan parte hartzearen helburuak, konpromezuak eta onurak zehazten dituztenak.
1.
Herritar aktiboak
Helburu partekatuak
Gizarte zibila lan prozesuan zehar aktibatzea haren lankidetza izateko.
Onurak
- Helburu zehatzetan oinarritutako baterako lan saioak dinamizatzea.
- Pertsonen ahalduntzea eta haien koordinazioa lantzea.
- Tokiko biztanleriaren aktibazioa.
Konpromezuak
-
Prozesuan konprometitutako gutxieneko herritar masa mobilizatzea: gutxienez 5 pertsona bertaratzea aurrez aurreko 4 lan saioetara.
2.
Proiektu estrategikoa
Helburu partekatuak
Udalerriaren erronkak identifikatuko dituen diagnostiko bat sortzea, bai eta erronka horiei aurre egiten lagun dezakeen norabide bat ere.
Onurak
- Egoeraren diagnostikoa eta despopulazioaren aurkako erronka nagusiak.
- Hautemandako ildoetarako soluzioak diseinatzea.
Konpromezuak
- Lotura eragile estrategikoekin (pertsonak, enpresak, etab.) elkarrizketak eta bilerak egiteko.
- Udal taldearen lankidetza.
- Datuak eta estatistikak ahalbidetzea.
- Eragile estrategioekin (gizarte zibila, enpresak…) elkarrizketak eta bilerak aurrera eraman ahal izateko loturak egiteko konpromezua.
3.
VIVID
sarea
Helburu partekatuak
Premiak eta arrakasta kasuak partekatzen dituzten udalen, erakundeen eta konektatutako pertsonen sare bateko kide izatea.
Onurak
- Inplikatutako beste udalerri batzuekin sareko ekitaldietan parte hartzea, ekintza ildo komunak ezagutu eta konektatzeko.
- Ildo estrategikoetarako garrantzitsuak diren kontaktuak erraztea .
Konpromezuak
-
2024an egingo diren sareko ekitaldietan parte hartzea.
4.
Gazte
talentua
Helburu partekatuak
Ekintzaile izateko borondatea duten ikasle gazteak erakartzea, ideiak eta energia emateko, herriko funtsezko proiektuen parte izan daitezen.
Onurak
- Landa ingurunean proiektuak egin nahi dituzten goi mailako prestakuntza zentroetako gazteekin konektatzea.
- Elkarlaneko profesionalen koordinazioa talentu gaztearen eta gizarte zibilaren artean .
- Herritarrekin integratzeko dinamika.
Konpromezuak
Udalerriaren garapenean ideiak eta energia emateko borondatea duten ikasle gazteak erakartzeko prestasuna erakustea eta horretarako, tokiko baliabideak eta azpiegiturak erabiltzea.
5.
Aldi baterako etxebizitza interbideak
Helburu partekatuak
Birpopulatze proiektuetan parte hartzen duten pertsonentzako aldi baterako etxebizitzen konponbideak aztertzea.
Onurak
Doako behin behineko etxebizitza aukerak sortzeko irtenbide bat diseinatzea, udalerriaren errealitatean oinarrituta.
Konpromezuak
Doako behin behineko etxebizitza irtenbide bat garatzekolankidetza konpromezua.
Ibilbidea
Ibilbide honek, udalerriaren ikuspegitik, proiektuaren aurrerapenaren eta etapen ikuspegi zehatza ematen du.
Deialdirako
sarbidea
Deialdi honetara honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateak aurkeztu ahalko dira:
BIZTANLERIA
5000 biztanle baino gutxiago izatea (Abenduaren 5 eko 1085/2023 Errege dekretuan agertzen den urtarrilaren 1eko udal errolda hartuko da kontuan)
DESPOPULAZIO ARRISKUA
”Despopulazio arriskua” balorazioarekin agertzea (edozein mailan, “gainbera moderatutik” “muturreko arriskura” arte) Nafarroako Despopulazio arriskuan dauden gune eta udalerrien maparen arabera.
UDAL LEHENTASUNA
Lehentasuna emanen zaie aurrekontu esleipen zehatza duen plan edo estrategia baten barruan ez dauden udalerriei.
KONTZEJUAK
Aurreko paragrafoan adierazitako udalerrietan kokatutako kontzejuek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak. Deialdi honen ondorioetarako, kontzejuak beren udalerrien arrisku talde berean daudela ulertuko da.
TOKIKO KOFINANTZAKETA
Proiektuak toki erakundeen kofinatziazio txiki bat eskatzen du, bertako biztanle kopuruaren araberakoa.
Trakzio ahalmeneko herriak
Horrez gain, entitate onuraduntzat hartuko dira, halaber, Nafarroako Despopulazio Arriskuan dauden Eremu eta Udalerrien Mapan trakzio-ahalmena duten toki entitateak, betiere 5.000 biztanle baino gutxiago badituzte.
Kontaktua
Eskaerak memoria teknikoarekin batera, maiatzaren 17a baino lehen honako helbidean aurkeztu beharko dira:
pueblos@vividrural.com