Sarea

Elkarte gisa eratutako udal sare bat, lankidetzan eta ekintza kolektiboan oinarritua.

Zer da Pueblos VIVID Herriak?

Pueblos VIVID Herriak 2024 an sortu zen Nafarroako Gobernuak bultzatutako eta Fundación Empleak garatutako ekimen gisa, Nafarroako hainbat udalerritan landa-eraldaketako prozesuak aktibatzeko helburuarekin.

Bi urteko lanaren, partekatutako ikaskuntzen eta lurraldean garatutako proiektuen ondoren, 2026 an proiektuak paso bat haratago joan da eta elkarte gisa eratutako sare bihurtu da; sare hori etapa berri batean aktiboki inplikatzea erabaki duten udalek osatzen dute, lankidetzan, erantzukidetasunean eta ekintza kolektiboan oinarrituta.

Misioa, Ikuspegia eta Balioak

Misioa

Landa-udalerriak indartzea sarean lan eginez, lurraldean irtenbide partekatuak eta aukera errealak sortuz.

Ikuspegia

Bizirik dagoen landa mundua, kooperatiboa eta bere erronkei modu kolektiboan aurre egiteko gaitasuna duena.

Balioak

Lankidetza · Ekintza · Erantzukidetasuna · Ikaskuntza partekatua · Lurraldearekiko konpromisoa

Gobernantza

Sarea gobernantza partekatu baten bidez antolatzen da:

Batzar Nagusia

Zuzendaritza Batzordea

Idazkaritza Teknikoa

Harreman egonkorra eta gardena

Sarea gobernantza partekatuaren eredu baten bidez antolatzen da; bertan parte hartzen duten udalerri guztiek hitza eta erabakitzeko gaitasuna dute. Gure organo nagusia Batzar Nagusia da, eta bertan biltzen gara sarearen lan-ildo estrategikoak eztabaidatzeko eta erabakitzeko.

Horrez gain, Zuzendaritza Batzordea dugu, udalerriek eurek aukeratua, hartutako erabakiak bultzatu eta Batzarren arteko lanari jarraipena emateko.

Guztia modu koordinatu eta eraginkorrean funtziona dezan, Idazkaritza Teknikoa ere badugu; haren ardura da eguneroko kudeaketa, kideen arteko koordinazioa eta sareko ekimenak garatzeko behar den laguntza operatiboa eskaintzea.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuarekin harreman egonkor eta gardena mantentzen dugu, elkarlan instituzional arina bermatzeko eta partekatzen ditugun proiektu eta helburuetan modu koordinatuan aurrera egiteko.