Petilla Aragoi: ahultasun demografikotik landa-berrikuntzara
2024an Pueblos VIVID Herriak sarean sartu zenetik, Petilla Aragoik hainbat ekimen sustatu ditu bere isolamendu- eta despopulazio-egoerari aurre egiteko. Horietako bat Bosque Neuronal da, natura, zientzia eta ongizatea uztartzen dituen proiektua, Ramón y Cajalen irudian inspiratua eta lurraldeko baliabideetatik abiatuta aukera berriak sortzea helburu duena.
Udalerriak hiru abeltzaintza-proiektu erakartzea ere lortu du. Proiektu horiek jarduera ekonomikoa sortzen, paisaia mantentzen eta baso-suteak prebenitzen laguntzen dute. Horri udal-aterpetxearen kudeaketa gehitu behar zaio. Aterpetxea turismo-baliabide gisa sendotu da, eta ondoko etxebizitza bat erosita, gaur egungo 8 plazetatik 12ra handitzea aurreikusten da.
Petillako esperientziak erakusten du zailtasun demografiko handiak dituzten udalerrietan ere elkarlanak, tokiko baliabideen aprobetxamenduak eta proiektu berrien sustapenak etorkizunerako aukerak ireki ditzaketela.
